2/3: Zergatik EKIN proiektuan sartu ?
EKIN, partaide sare baten garapen eta animaziorako tresna da: gizarte ekintzako egiturak, mediko-sozialak, kultur eragileak, aisialdietakoak, lurraldeetako erakundeak, baita gizarte zibileko beste erakundeak ere.
Zergatik EKIN bezalako proiektua bideratu elbarritasun egoeran dauden pertsonei begira?
- Autonomia eta gizarteratzea bermatzeko eta hobetzeko
- kultura, aisialdi eta kirol zerbitzu eta jardueretan parte hartzea errazteko, eta beren gaitasunak estimulatzeko
- gizartean besteen neurrira parte har dezaten
Zer balio erantsi ekar dezake honelako proiektu batek gizarte zein arlo mediko-sozialeko egiturentzat?
- kanpora irekitzea sarean hobeki jarduteko
- lurralde arduratsu eta iraunkorraren garapen eta orekaren eragile nagusi gisa ikusiak eta aitortuak izateko
Zertarako jo behar dugu gizarte zibil eta herritarrengana?
- Mugaz gaindiko eremuan pertsona desberdinen arteko trukaketa dinamikei bultzada emateko ohiko dinamika bateratzaile batekin
- gizarte lotura osatzen laguntzen duten jarduera eta zerbitzuen eskaintza areagotzeko eta hauetarako sarbidea errazteko.